Eraikin baten egoera txarra medio, San Nikolas kaleko zati bat itxi dute
Bidasoko suhiltzaileen bisitaren ondotik, arriskutsua izan daitekeela erabaki eta atzo iluntzean itxi zuten udaltzainek ingurua.
San Nikolas kaleak Harategi kalearekin eta Gipuzkoa plazarako sarrerarekin bat egiten duen ingurua zintarekin itxi zuen bart Hondarribiko Udaltzaingoak. Suhiltzaileak gerturatu ziren lehenbizi, eta inguruko eraikin bateko habe baten egoera txarra medio itxiera gomendatu zieten udaltzainei. Kalera erortzeko arriskua dagoela eta, momentuz, itxita mantenduko dute eremua.