Erakundeei "konpromiso eta erantzun irmoak" eskatu dizkiete, "etengabe" gertatzen diren indarkeria matxista kasu horien aurrean.
Azken egunetan
Errenteria-Oreretan gertatu diren hiru eraso matxistak gogor salatu ditu M8 Bidasoko Asanblada Feministak. “Erabat kondenatzen eta gaitzesten ditugu Errenterian izandako azken sexu erasoak”, diote asanbladatik. Erakundeei “konpromiso eta erantzun irmoak” eskatu dizkiete, “etengabe” gertatzen diren indarkeria matxista kasu horien aurrean. “Gure indar eta babes guztia bidaltzen dizkiegu guztiak azkar errekuperatuko direlako ustean. Ez zaudete bakarrik! Eraso sexistarik ez!”, gehitu dute hedabideei bidalitako oharrean.
Erasoak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen sarreran. 19:30ean bilduko dira.