[Bideoa] Pikoketan fusilatutako 13 gazteak gogoratu dituzte
Jendetzak erantzun dio Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak egindako deialdiari.
Omenaldi ederra jaso zuten atzo 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan hil zituztenek. Jendetzak erantzun zion Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak urtero egindako deialdiari.
Bertan, eskualdearen defentsa helburu zuten 13 gazte erail zituztela gogorarazi zuten. “Ez dugu jazotakoa ahantziko, harro gaude zuen erresistentziaz. Egia, justizia eta erreparazioa!”, diote taldearen Twitter kontutik. Urtero bezala, musika, txalaparta eta lore sorta eskaini zieten fusilatutakoei. Ondoren, Pikoketako jatetxean bazkaria egin zuten.
Alderdi ugariko kideak ere bertan izan ziren, horien artean, Ahal Dugu, Ezker Anitza, PCE-EPK eta EH Bildukoak.