Astebetez itxiko dute Bentako aparkalekua
Segurtasun arrazoiak argudiatuta hartu du erabakia Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak.
Bentatik uretara jaisteko eskailerak arriskutsuak direla eta, horiek kentzeko lanei ekingo diete datorren astean. Hori dela eta, Bentako aparkalekua astebetez ixteko erabakia hartu duela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak. Bertan aparkatzeko debekua gaurtik azaroaren 1era bitartean luzatuko dela adierazi dute.