San Tomasen txosna jartzeko eskaera egin daiteke jada
Azaroren 26ra arte zabalik egongo da eskaera epea; bi egun beranduago egingo dute eskatzaileen arteko zozketa.
Abenduaren 21ean ospatu ohi den San Tomas egunean txosna jartzeko eskaera epea zabaldu du Hondarribiko Udalak. Ohikoa den moduan, taloak, txistorra eta sagardoa izango dira nagusi Arrantzale Auzoko plazan jarriko dituzten txosnetan.
Azaroaren 26ra arte zabalik egongo dela epea jakinarazi du udal gobernuak, eta bi egun beranduago, azaroak 28an, egingo dute zozketa. Izena emateko interesa duten elkarte edo eragileek Javier Ugarte kaleko BAZ bulegoan egin ahal izango dute.