Errekonozimendua jasoko dute odol emaileek igandean
Maiztasun handiz odola eman izanagatik, 30-40 lagun omentzea aurreikusi du Oarso Bidasoko Odol Emaileen elkarteak.
Oarso Bidasoko Odol Emaileen Elkarteak hitzordu garrantzitsua finkatu du iganderako, Hondarribiko Klink elkartean. Maiztasun handiz odola ematen duten herritarrei omenaldia egitea da hitzorduaren helburua, eta hortaz, bi eskualdeetako 30-40 lagun omentzea aurreikusi dute.
12:00etan finkatu dute harrera ekitaldirako hitzordua, eta 12:30erako intsignia banaketa. Horren guztiaren ondoren, mokadutxoa hartzeko aukera izango dute parte hartzaileek.