Kalean Kantuz ariko dira igandean herritarrak
Kalean Kantuz jardueraren saio berri bat antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak iganderako. San Pedro kalean, Azeri elkartean zehazki, finkatu dute hitzordua, 12:30ean. Herritar orok parte har dezakeela gogora ekarri dute udal departamentutik, bertaratzen direnen artean euskarazko kanta sorta banatuko da eta abestea besterik ez da helburua, «giro ezin hobea sortuz».