Hondarribian bildu dira EAJren Espainiako hautagaiak
Datozen azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan «haserrea azaleratzeko» herritarrak «matxinatzera» deitu ditu EAJk.
Espainiako Senaturako eta Kongresurako Gipuzkoako hautagai Maribel Vaquero eta Iñigo Barandiaran Hondarribian izan dira gaur goizean Jokin Bildarratz senatuko bozeramailearekin batera. Bilera egin dute Bidasoaldeko ordezkaritza jeltzalearekin eta Vaquerok nabarmendu duenez, «haserre kolektiboa azaleratzeko» herritarrak «matxinatu egin behar dira datozen azaroak 10eko hauteskundeetan».
Espainiako bozetara «behartuta» doazela salatu du Vaquerok eta beraz, horientzako «zigor boto bilakatu behar dira» hauteskundeak. Ezinbestekoa iritzi dio jeltzaleak aldaketa bultzatzea «Katalunian eta Euskadin bizi dugun errealitate politikoari erantzuna emateko».