'Hil kanpaiak' filma Alde Zaharrera itzuliko da etzi
Imanol Rayoren zuzendaritzapean grabatutako filmak bigarrenez hartuko du Alde Zaharra agertoki gisa.
Din, dan, don… Hil kanpaiak filma non? Hondarribiko Alde Zaharrean. Imanol Rayo zuzendariaren agindupean lanean ari den taldeak bigarrenez erabiliko ditu auzoko kaleak agertoki gisa etzi ostiralarekin, 18:30ean abiatuta, eta larunbateko goizeko 07:30ak arte.
Kale Nagusia, Etxenagusia Margolaria kalea, Gipuzkoa plaza eta Santiago Konpostelan kokatutako Muara Kultur Elkartean aurrera eramango dituzte film luzerako grabazioak. Hori dela eta, zenbait aparkaleku kendu eta zirkulazio aldaketak egongo direla jakitera eman du udalak.