Andrea Azkunek brontzea lortu du Londresko Munduko Txapelketan
Oztopo lasterketak egiten ditu hondarribiarrak; bi galiziarrekin batera osatutako hirukote mistoen kategorian eskuratu du hirugarren postua.
Brontzezko domina eskuratu du Andrea Azkune hondarribiarrak Londresko OCR (Obstacle Course Races) Munduko Txapelketan. Oztopo lasterketak egiten ditu Azkunek, eta Jose Piñeiro (Vigo, Galizia) eta Jesus Montoto (Pontevedra, Galizia) kirolariekin batera hirukote mistoen kategorian lortu du hirugarren lekua asteburuan zehar izandako lehian.
Taldekako lekuko lasterketa egin zuten, eta Azkuneren kasuan, oztopoz osatutako hiru kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuen. Hori amaituta, hiruon artean bukatu zuten lasterketa, lau metroko horma igaro behar izan zutelarik azkenean.