Irun berdea, 2020ko udal egutegiaren protagonista
Irungo herritarrek apainduko dute beste urte batez udal egutegia. Bihartik (hilak 23) aurrera argazkiak bidaltzeko aukera izango da, azaroaren 16ra bitarte.
Irungo herritarrek apainduko dute beste urte batez udal egutegia. Bihartik (hilak 23) aurrera irundarrek argazkiak bidaltzeko aukera izango dute, azaroaren 16ra bitarte. Udaleko Ongizate Jasangarri saileko ordezkari Borja Olazabalek, AFIko (Irungo Argazkilaritza Elkartea) presidente Gerardo Garciarekin batera, 2020ko egutegiak izango dituen xehetasunen berri eman du gaurko agerraldian.
Aurtengo gaia kolore berdea izango da. Olazabalek gogoratu duenez, Irungo %75a urbanizatu gabeko eremua da, eta hiriak dituen natur guneak nabarmendu ditu. “Irun berdeaz ari garenean, gure natura eremuez gain, hiriko zuhaitz, lore eta jardinez ere ari gara”, adierazi du. Hortaz, horiekin lotutako irudiak atera beharko dituzte partaideek.
Orotara, 13 argazki aukeratuko dituzte (hilabete bakoitzeko bat eta portada). Irungo Udaleko webgunean bertan zintzilikatu daitezke irudiak. Irudiak originalak beharko dute izan,’.jpg’ estentsioan entregatu beharko dira, gutxienez 250-300 ppp-ko erresoluzioarekin. Argazkilari bakoitzak, gehienez, hiru irudi entregatzeko aukera izango du.