Intza Mendez eta Jon Moreno, munduko hamar eta hamaikagarren
Shaoxing-en (Txina) jokatu berri duten Munduko Kanoa Txapelketarekin amaiera eman diote aurtengo denboraldiari.
Intza Mendez eta Jon Moreno irundarrek jada amaitu berri dute denboraldia. Shaoxing-en (Txina) jokatutako Munduko Kanoa Txapelketa jokatu berri dute Santiagotarrak taldeko bikoteak. Intza K2n aritu da, Aitana Gastaldorekin batera junior kategorian; Jon Moreno berriz, 23 urte azpikoen K1 kategorian, bakarka.
Mendez izan da emaitza onena eskuratu duen irundarra; hamaikagarren postuan sailkatu da. Morenok aldiz, hasiera onena ez izan arren, amaiera ona eman dio txapelketari; hamaikagarren postua eskuratu du.
Txapelketa honekin agur esango dio bikoteak aurtengo denboraldia. Orain, merezitako atsedena hartuko dute, datorren denboraldia indartsu hasteko.
Gazteenak, fin
Santiagotarrak elkarteko txikienek asteburu oparoa izan dute. Izan ere, joan den larunbatean (hilak 19), eskolako eslalomeko piraguismo denboraldi berriari hasiera eman zioten, garaipen eta guzti. Hernaniko Ereñotzu auzoan, Irungo sekzioak taldekako garaipena eskuratu zuen. Gainera, orotara, 19 domina irabazi ekarri dituzte Irunera: urrezko 8, zilarrezko 6 eta brontzezko 5.