Kataluniako epaiaren kontra, Irunen ere kalera
Irunen elkarretaratzeak egin dituzte udaletxearen aurrean eta hainbat enpresatan, Kataluniako politikari independentisten kontrako epaiaren harira.
Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxaldek eta HIRU) gaurko deituriko elkarretaratzeak Irunen ere egin dituzte. Astelehenan Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako politikari independentisten kontra emandako epaiaren harira, egin dituzte mobilizazioak Oarso Bidasoan, eta Euskal Herrian.
Irunen, besteak beste, udaleko langileek, eta CAF eta Tesa enpresakoek egin dituzte geldialdi eta elkarretaratzeak. Bestalde, udaletxearen aurrean nahi izan duten langile eta herritar guztiek aukera izan dute mobilizazio egunarekin bat egiteko. Ondokoak dira hainbat irudi.