Martindozenea Gaztelekua, Hogwarts asteburu batez
Datorren azaroaren 15etik 16ra, 'Harry Potter Weekend' egitasmoa egingo dute Irunen. Liburu famatuekin lotutako dozenaka jarduera eskainiko dituzte.
Magiak Martindozenea Gaztelakua hartuko du datorren azaroaren 15 eta 16an. Izan ere, Harry Potter weekend egitasmoa egingo dute asteburu batez. Irungo Udaleko Gazteria saileko ordezkari Rebeca Gonzalezek egitarauaren berri eman du, udaletxean eskainitako agerraldian.
Gaztelekuari Hogwarts magia eskolaren itxura emango diote, goitik behera J.K. Rowling-ek sortutako mundura egokituko dute. Era berean, tailerrak, jolasak eta kirol jarduerak eskainiko dizkiete 12-17 urte bitarteko gaztetxoei.
Esaterako, Quiddich kirola (idazleak sortutako kirola) praktikatzeko aukera izango da, beste dozenaka eskaintzen artean. Izena ematea beharrezkoa izango da (hemen) eta plaza kopurua ere mugatua izango da (40). Bihartik (hilak 18) azaroaren 8ra bitarte apuntatzeko aukera dute gaztetxoek.