Gran Solek eta Danakok txapela bana janztea lortu dute Gipuzkoan
Berriki izandako Gipuzkoako Pintxo Lehiaketako lehen saria eskuratu du Hondarribiko establezimenduak, eta originaltasunarena, Irungoak.
2019ko Gipuzkoako Pintxo Txapelketak sari bikoitza banatu du Behe Bidasoko tabernen artean. Batetik, Hondarribiko Gran Sol establezimenduko arduradunek irabazlearen txapela janztea lortu dute, eta Irungo Danakokoek bestalde, originaltasunarena.
Mikel Muñoz eta Mika Pop aritu dira Gran Soleko sorkuntza defendatzeko ordezkari lanetan Txerribeltz pintxoarekin: txerri-hanka eta kokospe gisatua, txipiroi tinta ogian, gari azal kurruskari gainean. Bi maionesa saltsekin batera lagunduta aurkeztu dute pintxoa, bata, erremolatxarena eta bestea, Dijon mostazarena. Hainbat apaindurek osatzen dute lehen saria jaso duen sorkuntza.
Danako establezimenduko David Rodriguezek eta Naiara Abandok bere aldetik, Bost pintxoaren originaltasunaren saria eskuratu dute. Era tradizionalean prestatutako Basatxerri hanka, plantxan pasata, zatituta, soja saltsa onduarekin eta Peruko gastronomiarekin lotutako zenbait detaileekin arto kurruskari xerra baten gainean da Bost sorkuntzak eskaintzen duena.
Irungo Bakar tabernak eta Hondarribiko Rafaelek ere parte hartu zuten lurralde mailako txapelketan.