'Garesti atera daiteke, saltzen dutena merkea'
Zaldunbordako proiektuari bertsoa eskaini diote, era anonimoan. Geroz eta ugariagoak dira proiektuaren aurkako keinuak herrian.
Garesti atera daiteke, saltzen dutena merkea. Hortxe Zaldunbordako outlet erraldoiaren proiektuari era anonimoan eskainitako bertsoaren zati bat. Ezkongaiak ez, kontrako iritzi ugari ordea bai jasotzen ari dela azkenaldian egitasmoa.
Hondarribiko oposizioko udal taldeek salatu zuten Zaldunborda eremurako aurreikusitako proiektua hasieran, eta herriko merkatariak eta herritarrak izan dira hitza hartu dutenak azkenaldian. Proiektuaren aurkako kartelak eta banderak geroz eta ugariagoak dira herriko kaleetan eta protesa egiteko elkarretaratzeak ostegunero deitu dituzte.
Oraingoan, bertso bat eskaini diote egitasmoari, ingurumenaren eta bertako dendarien aldeko koplak, zein «isilean» gordetzen dutenaren aurkako errimak, era anonimoan, kantatuz.