'Garatu' belaontzia bizkorrena izan da Espainiako kopan
Alvaro Larramendi patroiaren gidaritzapean gailendu da Hondarribiko ontzia Galiziako Baionan jokatutako estropada erabakigarrian.
Txapela jantzi dute Hondarribia Klub Nautikoa – Itsaskari Baitako Iñigo Jauregik, Borja Pontek, Alvaro Larramendik e Iñigo Sanchezek. Baionako (Coruña, Galizia) J-80 El Corte Ingles Espainiako Kopan garaile suertatu dira asteburuan Garatu belaontziko kirolariak. Zortzi puntu eskuratuta lehen postuari eustea lortu du Larramendik gidatutako boteak.
Baionako Okofen belaontziarekin zortzi puntura berdinduta bukatu zuen larunbateko jardunaldia Hondarribiko boteak. Hala ere, Larramendi patroiarenak hiru lehen postu eskuratu zituen larunbatean egindako sei txandetan, Baionakoak ordea bi.
Hori horrela,igandean haizeak ez zuenez lagundu ezin izan zuten txandarik egin eta beraz, aurreko eguneko emaitzei esker podioaren lehen postura igo ziren Garatu belaontziko kirolariak.