John Huston zuzendariaren 'Moby Dick' filma emango dute etzi
Aurrera doa udal liburutegiak antolatutako 'Moby Dick' izenpeko zikloa; oraingoan, eleberrian oinarritutako lehenbiziko pelikula ikusteko aukera izango da.
Hondarribiko Udal Liburutegiak Herman Melville idazlearen jaiotzaren 200. urteurrenaren harira antolatutako zikloaren barruan, 1956. urtean John Hustonen zuzendaritzapean grabatutako Moby Dick filma proiektatutako dute. Etzirako ostegunarekin antolatu dute emanaldia, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan abiatuta. Jatorrizko bertsioan emango da pelikula, gaztelaniako azpitituluek lagunduta. Sartzea debalde dela gogorarazi dute liburutegitik.