Intza Mendez eta Jon Moreno irundarrak, Txinako Munduko Txapelketan
Santiagotarrak taldeak ordezkaritza izango du Shaoxing-eko (Txina) Munduko Kanoa Txapelketan.
Santiagotarrak taldeak ordezkaritza izango du Shaoxing-eko (Txina) Munduko Kanoa Txapelketan. Izan ere, 23 urte azpikoetan Jon Moreno (K1) eta junior kategorian Intza Mendez (K2) ariko dira. Ostiralean (hilak 18) ekingo diote txapelketari.
Goizean hasiko du lehia Mendezek, 09:00etan; arratsaldean berriz, Morenoren unea helduko da, 14:30ean. Mendezek 20 km ibilbideari egin beharko dio aurre; Morenok aldiz, 26koari.
Indarrekin heldu da bikotea denboraldi amaierara. Europako Txapelketan Morenok bosgarren postua eskuratu zuen. Mendezek ere primeran aritu da aurten Europan, zortzigarren postua eskuratu du.