[Bideoa] Kataluniaren aldeko kazerolada Irunen
250 lagun inguru mobilizatu ziren atzo Irunen, Kataluniako politikari independentisten kontrako epaia salatzeko.
Kataluniako politikari independentistei Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri dizkien zigorren harira, elkarretaratze jendetsu eta zaratatsua egin zuten atzo irundarrek. Zabaltza plazan elkartu ostean, hiriko kale esanguratsuenak lapiko hotsez bete zituzten. ‘Konponbidea, Democracia, Llibertat’ leloarekin zeharkatu zuten hiria, antolatzaileen arabera, 250 lagun inguruk.
Bestalde, Irungo Gure Eskuk ostiralerako (hilak 18) deialdi berri bat zabaldu du. 19:30ean, Irungo epaitegi aurretik Zabaltza plazaraino giza katea egingo dute. Datozen egunetan zehaztasun gehiago emango dituztela jakinarazi dute Twitter kontutik.