Irunek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final laurdenak jasoko ditu
Gipuzkoako herri ugari zapaldu ostean, hilaren 20an (igandea) helduko da hirira. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.
Gipuzkoako herri ugari zapaldu ostean, hilaren 20an (igandea) helduko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Irunera. Final laurdenak jokatuko dituzte, 17:00etan, Amaia Kultur Zentroan. Finala aldiz, Donostian izango da, abenduaren 14an.
Orotara, sei bertsolarik hartuko dute parte. Agin Laburu Rezola, Haritz Mujika Lasa, Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia eta Iñigo Izagirre Urteagak Irungo hitzordurako txartela eskuratu dute. Iban Narbaiza Cevidadesek aldiz, aurkezle lanak egingo ditu.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, lotura honetan. Sarrera orokorrak 12 euroko prezioa du; Bertsozale Elkarteko bazkideenak eta 6-16 urte bitartekoenak aldiz, 9 eurokoa. Informazio gehiago, Bertsozale Elkartearen webgunean eskuragarri dago.