Barre eragiteko unea heldu da
Martxan da aurtengo euskarazko txiste grafikoen lehiaketa; biñeta bakarra behar du eta bokadiloa derrigorrezkoa izango da.
Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero antolatutako Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa martxan da dagoeneko. Azaroaren 15era arte entregatu ahal izango dira lanak, BAZ bulegoan. Hori bai, gogoratu dutenez, biñeta bakarra aurkeztu ahal izango da, bokadiloa eraman behar du, eta euskaraz idatzita egongo da. Gaiak eta teknikak bere aldetik, libreak izango dira.
Hiru kategoria ezberdinetan parte har dezakete txapelketan gaztetxoek; 16 urtetik gorakoak batetik; DBHko lehen eta laugarren mailetan daudenak bestetik; eta LHko bosgarren eta seigarren mailan daudenak azkenik.
Gutun-azal batean aurkeztu beharko dira lanak. Kanpoaldean izenburua eta kategoria zehaztuko dira eta barnealdean aldiz, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Edozein zalantza izanez gero posta elektroniko bidez harremanetan jartzeko eskatu du uskara departamentuak.