643 lasterkarik parte hartu dute aurtengo Txingudi Korrikan
Sara Villasante donostiarra eta Unai Arroyo tolosarra izan dira hamar kilometroak korritzen azkarrenak.
Hendaia, Irun eta Hondarribia lasterka lotzen dituen Txingudi Korrikaren XXI. ekitaldia egin zuten larunbatean eskualdean. 10 kilometroko lasterketa da; Hendaiako Florida portutik abiatu eta Hondarribiko Hondartza kiroldegi ingururaino luzatzen da. 643 parte hartzaile izan ditu aurten Txingudi Korrikak, eta horietatik 596 iritsi ziren helmugara.
Podioari dagokionez, gizonen artean Tolosako Unai Arroyo korrikalaria gailendu da 31.25 minutuko denborarekin. Donostiako Sara Villasante azkarrena izan da emakumeen arteko lehian, 37.10 denbora eginda.
José Gómez de Arribak eta Maite Arraizak eskuratu dute bigarren postua, 32.14 eta 38.05 minutuko denborekin, hurrenez hurren. Raul Gomezek (32.39) eta Nerea Egiak (39.53) hirugarren lekua betetzea lortu dute.
Bestalde, goizean, V. Txingudi Korrika Txikia egin zuten Irungo Gal inguruan. Erabiltzeko zeuden 800 dortsalak agortu egin ziren, hau da, lehia giro ederra osrtu zuten haurrek korrika, eta inguruan izan ziren guraso eta laguntzaileek.
Nagusien lasterketan, korrikalarien artean lehen hamarrek jaso zuten oroigarria. Honakoak:
Emakumeetan lehen hamarrak
- 1. Sara Villasante (Donostia) 37.10
- 2. Maite Arraiza (Lazkao) 38.05
- 3. Nerea Egia (Donostia) 39.53
- 4. Lourdes Colomo (Zizurkil) 40.01
- 5. Claudia Behobide (Hondarribia) 40.15
- 6. Olatz Zabala (Irun) 40.39
- 7. Lide Azkue (Zarautz) 42.04
- 8. Ana Cruz (Pasaia) 42.05
- 9. Maike Cuenca (Hendaia) 43.34
- 10. Ainhoa Lekuona (Tolosa) 43.38
Gizonen lehen hamarrak
- 1. Unai Arroyo (Tolosa) 31.25
- 2. Jose Antonio Gomez (Irun) 32.14
- 3. Raul Gomez (Lasarte-Oria) 32.39
- 4. Gorka Gil (Lasarte-Oria) 33.25
- 5. M’Barek Ait Benali (Hondarribia) 33-28
- 6. Javi Urbano (Irun) 34.12
- 7. Jon Elkano (Errenteria-Orereta) 34.35
- 8. Iñigo Sardon (Errenteria-Orereta) 34.48
- 9. Javier Garcia (Irun) 34.52
- 10. Daniel Martinez (Iruñea) 35.06
Rollerrak, emakumeak
- 1. Nagore Montes (Donostia) 20.40
- 2. Nere Carrera (Tolosa) 21.50
- 3. Sindy Santiago (Hernani) 22.20
Rollerrak, gizonak
- 1. Mikel Solas (Gasteiz) 17.56
- 2. Ilazki Zalakain (Tolosa) 17.57
- 3. Nicolas Alonso (Donostia) 18.35
Handbikeak
- 1. Ion Galarraga (Bidegoian) 22.45
- 2. Mikel Goikoetxe (Amezketa) 25.30
- 3. Aingeru Senperena (Bidegoian) 29.10
Sailkapen osoa ikusteko, sartu hemen.
Bidasoa Atletiko Taldeak, bestalde, lasterketaren ehunka argazki bildu ditu. Sartu hemen horiek ikusteko.