Zaldunbordaren aurka agertu dira herritarrak
'Zaldunborda gelditu' lelopean hamarnaka herritar elkarretaratu ziren atzo iluntzean, San Pedro kalean, sare sozialen bitartez zabaldutako deialdian.
Zaldunbordako proiektuak zeresana ematen jarraitzen du. Hondarribiko Udaleko oposizioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Irungo udal talde guztien, eta Hondarribiko tokiko gobernuaren beraren iritziak entzun eta gero, oraingoan, herritarrak izan dira hitza hartu dutenak. Hala, atzo iluntzean kalera atera ziren egitasmoaren aurkako jarrera erakusteko xedearekin. Zaldunborda gelditu lemapean, hamarnaka lagunek bat egin zuten San Pedro kalean deitutako elkarretaratzearekin. Sare sozialen bitartez zabaldu zuten atzo protestarako deia. 20:00etan elkarretaratu ziren herritarrak.