Kabigorrik zazpigarren ikasturteari ekingo dio ostegunean
Ikasturteko lehen bertso gaua egingo dute, 19:30tatik aurrera.
Bueltan dira Kabigorriko bertso gauak. Datorren ostegunean (hilak 3) ikasturte berria hasiko du Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak, ohiko bertso gauarekin. Aurreko urteetako egitura berbera mantenduko dute 2019-2020 ikasturtean ere.
Hala, Aitor Errazkin irundarra, Iñigo Izagirre itziartarra, Maddi Ane Txoperena hendaiarra eta Maindi Murua azkaindarra bertsotan ariko dira. Saioa Egoitz Zelaia hendaiarrak gidatuko du eta bertso jarriak Abel Zabala irundarraren eskutik helduko dira. 19:30ean hasiko dute saioa.
Ohitura den bezala, Kabigorritik gogoratu dute saioa amaitu ostean afaltzeko aukera izango dela. .