Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketan parte har daiteke dagoeneko
Gaurtik azaroaren 15era bitartean zabalik egongo da bi kategorietan parte hartzeko epea; Javier Ugarte kalean kokatutako arretarako bulegoan entregatu behar dira.
Martxan da jada Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren XXXVI. ekitaldian parte hartzeko epea. Gaurtik abiatuta eta datorren azaroaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek lan ezberdinak, Bordari ipuin lehiaketari dagozkionak edota Satarka olerki txapelketarenak.
Hondarribiko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatzen duen literatur txapelketa da aipatutakoa, eta «idazle berriak sortzeko» helburua duela nabarmendu dute. Euskarazko idazlanak soilik onartuko dituztela oroitarazi dute Euskara zerbitzutik.
Javier Ugarte kalean kokatutako behin behineko arreta bulegoan entregatu behar dira lanak.
2019ko Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren oinarriak