Bigarren postua eskuratu du Ion Areitiok 2019ko Espainiako Trial Kopan
Bigarren postu bikoitza lortu du Areitiok asteburuan: lehena, atzo Cambrilsen izandako proban, eta bigarrena, sailkapen orokorrean.
Podiumaren bigarren lekua bete zuen atzo Ion Areitio hondarribiarrak Cambrilsen (Tarragona, Herrialde Katalanak) jokatutako 2019ko Espainiako Trial Kopan. 47 puntu eskuratuta sailkapen orokorraren bigarren postuan kokatzea lortu du era horretan Areitiok.
Lehiaketaren ondoren, Clean Trials taldeko bike trial txirrindulariak «sentsazio bikainak» agertu zituen sare sozialetan, eta datorren asteburuan jokatuko den Europako txapelketari «ekiteko prest» dagoela adierazi zuen.
Urte ezin hobea izaten ari da Hondarribiko pilotu gaztearentzat podiumean lekuren bat betez lehiaketa erabakigarri guztietan.