Irungo Udaleko talde guztiek Zaldunborda proiektua gelditzeko eskatu dute
PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza, EH Bildu eta PP taldeek proiektuaren inguruko irakurketa bateratua egin dute.
Irungo Udaleko talde guztiek (PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza, EH Bildu eta PP) Zaldunborda proiektuaren inguruko irakurketa bateratua egin berri dute. “Zaldunborda proiektuarekin dugun desadostasuna adierazi nahi dugu”, adierazi dute bozeramaile guztiek aho batez.
“Irungo Udaletik proiektua geldi dezatela eskatzen dugu, badakigulako hiriko merkataritzan afekzio konponezinak eragingo dituela”. Irun merkataritza profil handia duen hiria dela nabarmendu nahi izan dute, kalitatezko eskaintza askotarikoa duena. Zaldunbordaren irekierak “kalte konponezinak” eragingo dituela salatu dute.
Gauzak horrela, Hondarribiko Udalari bilera bat eskatu diote ordezkaritza duten talde irundar guztiek. Era berean, hiriko merkatarien iritziak eta kezkak ezagutzeko bilerak egingo dituztela jakinarazi dute. Amaitzeko, 2017ko maiatzean proiektuaren aurkako mozio bat aurkeztu zutela gogoratu dute (ahoz batez ere).