Gudari Egunaren harira ekitaldia egingo dute Hendaian
Irungo Sortuk gaur arratsaldeko ekitaldian parte hartzera deitu ditu eskualdeko herritarrak.
Gaur (hilak 27), ekitaldi berezia egingo dute Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian. Irungo Sortuk Gudari Egunean parte hartzera deitu ditu eskualdeko herritarrak. 19:00etan hasiko dute ekitaldia.
“Atzoko eta gaurko gudariak gogoan, Euskal Herri euskaldun, sozialista eta feminista erdiesteko bidean, Irungo ezker abertzaletik bertan parte hartzeko deia egin dizuegu”.