Hegazkinetatik inoiz baino gertuago
Euskal Spotting Weekend edo aireportuko pistatik bertatik argazkiak ateratzeko jardunaldiak egiten ari dira EAEn; gaurkoan, Hondarribiko aireportuaren txanda izango da.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) aireportuek argazkilariei ateak irekiko dizkiete Euskal Spotting Weekend izenburupeko jardunaldietan zehar. Atzo hasi ziren jardunaldiak Gasteizen, eta bihar bukatuko dira Bilbon. Gaur, bien bitartean, Hondarribiko aireportuaren txanda izango da.
Aena agentziatik jakinarazi dutenez, gertuko hegaldietarako turbohelize hegazkinei, eta negozioetarako hegazkin-txikiei zein aireontziei irudiak hartzeko aukera izango dute gaurko egunean argazkilariak.
Jardunaldi hauen bosgarren ekitaldia da aurtengoa eta Basque Spotting elkartearen laguntzarekin antolatzen da. Argazkilaritza aeronautikoa gizarteari hurbiltzea eta aireportuen azpiegitura ezagutzera ematea da topaketaren helburua.