Kiroldegiko futbol zelaiko belar artifiziala berritu du udalak
Atzealdean kokatutako zelaia aldatzeko 329.000 euro bideratu ditu; beste futbol zelaian berritze lanak ere egiteko 757.000 aurrekontua onartu du.
Hondartza Kiroldegiaren atzealdean kokatutako futbol zelaian belar artifiziala berritzeko 329.000 euro bideratu ditu Hondarribiko Udalak. Hamazazpi urteren ondoren «zelaia aldatzeko momentua» zela iritzita ekin zieten lanei, Juan Mari Altuna Zerbitzu zinegotziak azaldutakoaren arabera. Sei astez luzatu dira berritze lanak eta «punta-puntako» zelaia jarri dutela adierazi dute.
Bestalde, kiroldegiaren aurrealdeko zelaian ere zenbait aldaketa egingo dituztela aditzera eman du udalak. Belar naturala belar artifizialarengatik ordezkatzea onartu du eta 757.000 euroko aurrekontua dute horretarako.
Udal instalazio horien erabilpena egiten duten herritarren kopuru handia kontuan hartuta erabaki du udalak esku-hartzea. Horrez gain, «kirol jardueren maila ahalik eta onena izan dadila nahi dugu», erantsi du Altunak.