'Auzoviet', "kapitalismoaren kontrako borroka zeharkatzen duen bulkada"
Irungo Sortuk kamiseta berriak kaleratu ditu. Iraganako eta egungo altxamendu zein borrokak islatu dituzte, marrazki bidez.
Irungo Sortuk jakinarazi berri duenez, kamiseta berriak kaleratu dituzte. Dagoeneko #Auzoviet izeneko elastikak erosteko aukera dute herritarrek, 15 euroan.
Sortuko kideek diotenez, Auzoviet “kapitalismoaren kontrako borroka zeharkatzen duen bulkada da”. Bizitzen eta bizi lurraldeen burujabetza berreskuratzean jarri dute garrantzia, “kapitalaren logika esplotatzaile eta autoritarioaren aurrean”. Argelia, Bolivia, Cuba, Vietnam, Argentina, Nikaragua edo El Salvador-eko altxamendu guztien isla da kamiseta, baina baita ere “Euskal Herri errebeldearen borroka”.
Iraganeko borroka horiez gain, egungo ugariren isla ere badela zehaztu dute sortzaileek. Etxebizitza duin baten aldeko borroka, emakume askok zaintza lanen duintzearen alde erresidentzia eta espazio anitzetako borroka, pentsiodunen borroka, tokiko curriculumen aldeko borroka, euskararen normalizazioaren aldeko borroka, migrazio kriminalen aurkako borroka… Guzti horien (eta beste askoren) esentzia biltzen du kamisetak.
Behetik, kaletik, lan egiteko mezua zabaltzeko ere probestu nahi dute kamiseta. “Biztanle hutsa izatetik erabaki subjektu bilakatzera. Auzoa politizatu hau antolatuz, eta gure etorkizunak amestu, planifikatu eta eraikitzeko plataforma bilakatu. Auzoviet-a egin”.
Datozen egunetan non erosi daitekeen jakinaraziko dute Sortutik. Jakin bezain laster, HITZAk horren berri emango du.