Eskualdeko pentsiodunen aldarria Madrilera helduko da
Datorren urriaren 18an Madrilen egingo duten manifestazio erraldoian izango dira Txingudiko pentsiodunak.

Datorren urriaren 16an (asteazkena da) Estatu osoko pentsiodunek manifestazio erraldoia egingo dute Madrilen. Bada, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bat egin du deialdiarekin, eta dagoeneko bidaia prestatzen hasi dira.
Hondarribia eta Irunetik bus bana irtengo da, urriaren 18ko 05:00etan hain zuzen ere (10:30ean helduko dira Madrilera). Manifestazioaren ostean, 14:00ak inguruan egingo dute buelta Bidasora, autobusez ere.
Mobilizaziora joateko interesa dutenek, hilaren 30era bitarte izena emateko aukera dute. 25 euroan salduko dituzte txartelak. Irundarrek 659 047 459 telefono zenbakira deitu beharko dute, hondarribiarrek berriz, 667 757 942-ra.