Maite Arraiza eta Chakib Lachgar irabazle Irun Hiria Gau Krosean
Bi irabazleek, bigarren sailkatuak dezenteko aldearekin utzi zituzten atzean. Orotara 231 korrikalarik bukatu zuten lasterketa.
Maite Arraiza lazkaoarra eta Chakib Lachgar errenteriarra izan ziren, emakumeen eta gizonen kategorian, larunbateko Irun Hiria VII. Gau Krosaren irabazleak. Higer Komarka Aldea Kirol Klubak antolatutako lasterketa 231 lagunek bukatu zuten: 6,2 kilometroko lasterketa izan arren, latza izan zen, ibilbide gora-beheratsuagatik, eta egin zuen beroagatik.
Emakumeetan, Arraiza bigarren izan zen Idoia Pico irundarra nagusitasunez utzi zuen atzean; ez zuen lortu, ordea, azken honek duen probaren errekorra, segundo eskas batzuengatik. Lachgar errenteriarrak ere nagusitasunez irabazi zuen lasterketa, bigarren izan zen Imanol Cruzi minutu pasako aldea atereaz.
Giro onean egin zen lasterketa, publiko asko izan zen errepidean zehar lasterkariak animatzen. Lasterketaren aurretik San Juan plazan giro handia izan zen, baita ondorenean ere. Lasterketa hasi aurretik, hil berri den Ibon Gonzalez korrikalari tolosarra izan zuten gogoan denek, minutuko isilunearekin.
Hemen, kategoria nagusietako lehen bost sailkatuak:
Gizonak
- 1. Chakib Lachgar (Errenteria-Orereta) 19:45
- 2. Imanol Cruz (Donostia) 20:54
- 3. Ibai Alba (Hernani) 20:57
- 4. M’Barek Ait Benali (Hondarribia) 21:11
- 5. Oscar Zalakain (Donostia) 21:32
Emakumeak
- 1. Maite Arraiz (Lazkao) 23:55
- 2. Idoia Pico (Irun) 24:53
- 3. Nerea Egia (Donostia) 25:12
- 4. Olatz Zabala (Irun) 25:51
- 5. Ana Cruz (Pasaia) 26:17
Sailkapen osoa ikusteko, sartu hemen.