Xabier Iridoy "polemika" bila ari dela salatu du alderdi sozialistak
Hego Ingurabidearen eta AP-8 lotune erdiaren proiektua "eraso politiko" bezala erabiltzea leporatu dio Cristina Labordak.
Hego Ingurabidearen eta AP-8 lotune erdiaren obrek eztabaida sortu dute beste behin. Aste honetan jakinarazi du aldundiak 2020rako amaituko dituztela obrak. EAJ taldeak udal gobernuari leporatu dio bi proiektuen artean dagoen “urtebeteko desfasea”, eta orain alderdi sozialistako ordezkari Cristina Labordak jeltzaleei erantzun berri die.
“Tamalgarria da Xabier Iridoyk eraso politiko batean bilakatzea hirirako giltzarriak diren bi proiektu hauen garapena”, adierazi du Labordak. Proiektua polemika sortzeko baliatzen ari dela leporatu diote jeltzaleari, “eraso politiko” gisa erabiltzen ari dela.