Judas Arrietak irabazi du aurtengo Adour-Bidasoa margo lehiaketa
Datorren astean egingo dute sarien entrega, ostiralean, Amaia Kultur Zentroan.
Irungo Udalako Kultura sailak jakinarazi berri duenez, dagoeneko XXVII. Adour-Bidasoa margo lehiaketak baditu saridunak. Datorren ostiralean (hilak 27) izango da sari banaketen ekitaldia, Amaia Kultur Zentroan. 19:00etan hasiko dute.
Judas Arrieta hondarribiarrak irabazi du aurtengo lehiaketa, Adventure Land obrarekin. Hala, 2.500 euroko sariaz gain, 150×150 zentimetroko plaka jasoko du artistak. Gainera, obra Udal Ondare Piktorikoan jarriko dute.
Epaileen sari berezia aldiz, Socuellamos herriko (Ciudad Real) Veronica Bueno Salgadok eskuratu du, olio eta akrilikoz egindako La busqueda del equilibrio lanarengatik. Hala, 500 euroko saria eta 150×140 zentimetroko plaka jasoko du.
Hirugarren saria, hau da, Gazte Artistaren Saria, Maider Alonso Villagran gazte irundarraren Angus Young lanak irabazi du. Honek ere 500 euroko saria jasoko du, eta 100×80 zentimetroko plaka bat.