30.000 euro utzi ditu loteriak Behobian
Atzoko Espainiako Loteriaren lehen saria Irunen saldu dute.
Aiako Harria kaleko Varona liburudendan egin zuten txartela. Atzoko (osteguna) Espainiako Loteriaren lehen saria Irunen banatu dute. Izan ere, 21.682 zenbaki sariduna izan da, eta Behobiako administrazioan horren dezimo bat saldu dute. Hala, 30.000 euro jasoko ditu txartel horren jabeak.

