Teresa Errandonea atletari harrera berezia egingo diote bihar
16:30ean izango da omenaldia, udaletxeko pleno areto nagusian.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Teresa Errandonea atleta irundarrari omenaldi berezia egingo diote bihar (hilak 18). 16:30ean izango da harrera, udaletxean. Harekin batera, Bidasoa Atletiko Taldeko beste zenbait kirolari izango dira, hari babesa ematen.
Maila absolutuko aire libreko 100 metroko hesietan Espainiako txapeldun izendatu berri dute Errandonea. Gainera, 2012an eta 2017an lortutako emakumezko irundar kirolari onenaren sariarengatik ere zoriondu eta txalotu nahi dute atleta.