Euskaltegian izena emateko aukera zabalik dago oraindik
Bihar arteko epea dute interesatuek izena emateko; maila guztiak lantzeko ikastaroak eskaintzen ditu Hondarribiko Udal Euskaltegiak.
Hondarribiko Udal Euskaltegian izena emateko epea zabalik jarraitzen duela jakitera eman du udalak gaur goizean. Bihar arte irekita egongo da izen-emate epea, eta gogorarazi dutenez, maila guztiak eskaintzen dira bertako euskaltegian, baita modalitate ezberdinak ere. Informazio gehiagorako 943641216 telefono zenbakira deitzeko adierazi dute.