Javier Ugarte kalera eramango dute BAZ bulegoa
Gazte Bulegoa dagoen leku berean egongo da Biztanlearen Arreta Zerbitzua astelehenetik aurrera eta datozen bost hilabeteetan zehar.
Biztanlearen Arreta Zerbitzua (BAZ) Javier Ugarte kaleko Gazte Bulegora lekualdatuko dutela jakitera eman du Hondarribiko Udaleko Hiritarren Harremanetarako Maria Serrano zinegotziak. Astelehenean hasiko dira bertan zerbitzua ematen eta datozen bost hilabeteetan luzatuko da leku aldaketa.
Obrak direla medio mugitu behar izan dute bulegoa lekuz, baina otsailerako dena prest egotea eta betiko bulegora itzuli ahal izatea aurreikusten dute. Goizez eta arratsaldez zerbitzua emango duela aditzera eman du udal hautetsiak.