Aireportuko bidaiari kopurua %5,8 hazi da abuztuan
23.857 bidaiari igaro dira denera aireportutik abuztuan; urtarriletik hona gorako joera mantendu da eta 210.189 lagun pasa dira dagoeneko terminaletik.
Iazko bidaiari trafikoa kontuan hartuta, gorako joera hartu du Hondarribiko aireportuak. Abuztuan %5,8 hazi zen erabiltze kopurua eta urte hasieratik orain arte %8,7 egin du gora. Hala, 23.857 bidaiari izan dira Gipuzkoako terminalean abuztuan; 2019an denera, 210.189 lagun igaro dira bertatik.
Bestalde, operazioei dagokienez, urtarriletik abuztura bitartean %0,8 igo dira; guztira, 4.401. Lurreratzeak eta aireratzeak bere aldetik, %1,3 gutxiago izan dira iazko abuztuarekin alderatuta, 540 denera.