[Galeria] Bukatu dira 2019. urteko jaiak
Hertzainak-eko eta beste hamaika taldetako kideak Et Incarnatus orkestrarekin aritu ziren agertokian; su artifizialek bukaera eman zieten 20109. urteko Hondarribiko Jaiei.
Bukaerara iritsi dira dagoeneko 2019. urteko Hondarribiko Jaiak. Hamaika jarduera, ikuskizun eta ekitaldi –Kontxako bandera barne– izan dira egun hauetan zehar, baina hala ere, herritarrek ez zuten huts egin bart gauean ezta ere eta txosnaguneraino hurbildu ziren Et Incarnatus orkestra eta harekin aritutako abeslariak ikusteko prest.
Egun hauetan zehar hainbatean entzundako “erdi-katarroa daukat” esaldia eta atzo txosnetan bizitako usaina ez ziren oztopo izan eta aulki guztiak betetzera iritsi ziren hondarribiarrak. Bertan Hertzainak taldeko Gari eta Josu Zabala abeslari ospetsuen zain egon ziren gehienak, baina haiez gain, beste hainbat musikari aritu ziren oholtza gainean, besteak beste: Glaukomako Juantxo Arakama, Lain taldeko Leire Leturia eta Kristina Aranzabe, Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Enrike Solinis eta Xabier Leturia.
Su artifizialek eman zieten amaiera ofiziala 2019. urteko jaiei.