Errugbiak Hondarribiko kaleak hartuko ditu larunbatean
50 urteurrenaren ospakizunekin jarraitzeko asmoz Hondarribiko Errugbi Eguna antolatu du Txingudi Errugbi Klubak.
50 urte bete ditu aurten Txingudi Errugbi Taldeak. Azken hilabeteotan urteurren berezia ospatzeko dozenaka ekitaldi eta jarduera egin dituzte. Bada, ospakizunekin jarraitzeko asmoz, larunbaterako (hilak 14) ere festa eguna antolatu dute; Hondarribiko Errugbi Egunak hartuko ditu herriko kale, plaza eta txokoak. Goizetik gauera bitarte kirolarekin eta bereziki klubarekin lotutako ekitaldi ugari prestatu dituzte.
11:30ean ekingo diote egun handiari. E alaitzen hasteko asmoz, errugbi poteoa egingo dute portu inguruan. Ondoren, txaranga eta kalejiran abiatuko dira Ardora jatetxera. Bertan, sabelak ondo betetzeko unea iritsi zaie errugbi zaleei (14:30ean da bazkaria). Goizeko egitaraua amaitzeko, haur jokoak egingo dituzte bazkal ostean, 15:30tatik aurrera zehazki.
Arratsaldean berriz, klubaren historia biltzen duen bideo bat proiektatuko dute, 17:30ean. 18:00etan aldiz, musika eta festa izango da kirol kaian. 20:00etatik aurrera festaren jarraipena egingo dute, egun handiari amaiera emanez. Izen emateak eta informazio gehiago, webgune honetan eskuragarri dute interesdunek.