EAJk izan ezik, Zaldunbordaren aurka egin dute berriz ere udal taldeek
Proiektuaren inguruan alkatearen eta gobernu taldearen «azpijokoak» salatzeko prentsa ohar bateratua argitaratu dute Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk.
Zaldunborda proiektuaren gaineko kezka agertu dute berriz ere EH Bilduren, Abotsanitzen eta PSE-EEren udal taldeek komunikabideetara bidalitako ohar batean. Aurreikusitakoaren arabera, 100 saltoki, ostalaritza gune ezberdinak, 2.000 aparkaleku eta gasolindegi bat eraikiko lirateke. «Irmoki salatu behar ditugu gobernu taldearen eta alkatearen azpijokoak», dio oharrak.
Hala, udal taldeen ustez «Hondarribiko hiriaren merkataritza ehunaren aurkakoa» da proiektua. Horrez gain, egindako salaketen artean daude, besteak beste: Jaizkibel magaleko ingurunea eta hegaztien ohiko pasabideak kaltetzea; autoen erabilera areagotzea; sarrerak eta irteerak ingurumenaren aurkakoak izatea eta trafiko karga handia sortzea; eta manipulazioa erabili izana plana onartzeko.
Zaldunbordako proiektuaren aurkako Abotsanitzen, EH BIlduren eta PSE-EEren prentsa ohar bateratua