[Galeria] Gazteen eta adinekoen bazkariak egiten ari dira
Ohikoa den moduan, Bentan ari dira gazteak Arrantzale Eguneko bazkaria egiten; adinekoena aldiz, Ardora jatetxean da.
Arrantzale Eguna da gaurkoa, jaien azken-aurrekoa. Eta urtero bezala, kuadrillen bazkari eguna ere da. Lagun talde askok beren modura antolatzen duten bitartean, beste askok udalak egindako deialdiarekin bat egitea erabakitzen dute. Horren adibide da txosnetan egiten ari diren gazte bazkaria.
Hala, 102 txartel saldu dituzte denera bazkari honetarako eta menu ezin hobea aurreikusita zegoen: entsalada, patea, arkumea txilindron erara… Behin bazkaria bukatuta eta Elektropatxaranga hasi aurretik bingoan lehiatuko dira gazteak.
Adineko bazkariari dagokionez, jendez gainezka zegoen Ardora jatetxea. Jangela osoa okupatu dute bazkarian parte hartzen ari zirenak. Txomin Sagarzazu alkatea ere Ardoran bertan izan da.