[Galeria] Jaizkibel, inoiz baino handiago
Jaizkibel konapiniak bere Arrankada ordua pixkat aurreratu behar izan du, inoizko handiena delako aurtengoan.
Inoiz baino handiago da gaurkoan Jaizkibel konpainia. Iazko asko baziren ere, aurten 150 gehiago dira: Hondarribiko Alardean dagoen konapiniarik jendetsuena da. Eta euria egin arren, harro bildu eta atera dira Hondarribiko jaietako egun handiaz gozatzera. Orotara, 839 bat dira.
Hain handia da aurten Jaizkibel, hasiera ordua, Arrankada, pixkat aurreratu behar izan dutela. Kale Nagusian ere tartea handiagoa utzi behar izan diote konpainiari.
Bien bitartean, “Jaizkibel erasotzaile, politikariak konplize” dioen pankarta ere jarri dute alarde baztertzailearen aldekoak. Kale Nagusian, hasiera batean, ez da arazo nabarmenik izan.
Bada berritasun bat: EAJk, lehenengoz, gainontzeko politikariak dauden tokian (udaletxeko arkupeetan gehienak) harrera egingo dio Jaizkibeli, Xabier Ezeizabarrenaren ordezkaritzarekin. Beste alderdi guztietako ordezkariak ere badaude udaletxean. Aurrerago, Abotsanitzeko kideek ere egin diote harrera konpainia parekideari.