Mugimendu feministak Hondarribira deitu du Jaizkibel babestera
07:30ean bilduko dira Alamedan; koloretako zapia eramateko eskatu dute.
Igandean ospatuko dute Alarde Eguna hondarribiarrek, jaietako egun nagusia, eta horri begira Euskal Herriko Mugimendu Feministak bertara deitu du Jaizkibel Konpainiari babesa eta elkartasuna adieraztera, Gu ere Jaizkibelekin lelopean.
07:30ean egin dute hitzordua, Alamedan, eta gainera, bertaratzen diren guztiei koloretako zapiak eramateko eskatu diete.