"Bide honetatik jarraitu behar dugu"
Alardearen inguruko adierazpen bateratua atera dute Hondarribiko Udala osatzen duten alderdiek; alde guztiek emandako pausoak eta egindako ahaleginak eskertzen ditu agiriak.
Hondarribiko EAJk, Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk adierazpen instituzional bateratua argitara eman dute gaur goizean, lehenengoz, komunikabideetara bidalitako oharrean. Alardearen inguruan sortutako «gatazka» hizpide du testuak; baita hori gainditzeko ematen hasi diren pausoak eta egindako ahaleginak ere. Alde guztiei eskerrak ematen dizkiete hautetsiek, eta «bide honetatik» jarraitzera animatzen dituzte eragileak.
Bukatzeko, «erantzukizuna eta errespetua izango direla datozen egunotako protagonista» sinetsita daudela dio testuak.