[Galeria] Txilibito eta danbor hotsak
Hondarribiko Jaien bigarren entseguari heldu zioten atzo Jaizkibel konpainiako hamarnaka lagunek; bihar egingo dute aurtengo azken saioa.
Geroz eta gertuago dago Alarde Eguna eta horri gogoz heltzeko daude dagoeneko hondarribiarrak. Entsegu eguna izan zen atzokoa konpainia askorentzat, baita Jaizkibelentzat ere. Hamarnaka lagunek bat egin zuten Bitoriano Juaristi kalean 19:45ean egindako deialdian, beren txilibito eta danborrei ekiteko prest. Azken entsegua egin eta hilaren 8rako dena prest utziko du bihar konpainia parekideak.