Alardearen gaineko hausnarketa plazaratu du Abotsanitzek
«Jarrera absolutistak» alboratu eta «prozesu bateratzaile» baten alde agertu da udal taldea. Ildo horretan, «elkarrizketa librea» sustatzeko beharra nabarmendu du.
Azken urteotan egin izan ohi izan duen moduan, alardearen inguruko gogoeta argitara eman zuen atzoko egunean Abotsanitzek. «Jarrera absolutistatik» eta «garaile eta galtzaileen dikotomiatik» aldendu eta «prozesu bateratzaile batean» sinesten dutela azaltzen dute bertan.
Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako Mintzalardea prozesuari jarraipena emateko beharra ikusten dute, nahiz eta horrek emandako diagnosia «ez zen espero genuen bezain itxaropentsua izan». Hala eta guztiz ere, prozesuaren ondorioz eragileak lanean hasi izana positiboki baloratzen dute, «denak norabide berean arraunean».
Horiek horrela, «herritarren arteko elkarrizketa librea sustatu behar dela» uste dute. Era horretan, «sare berriak» sortuko direla diote, «lider berriak» agertuz , «elkarrizketari eta negoziazioari eusteko libreagoak» izango direnak.
2019ko Hondarribiko Alardearen inguruan Abotsanitzen gogoeta